Serigrafia ropa laboral

Kriketa Serigrafia 1993an sortutako enpresa da. Xede soziala bezeroari kalitateko zerbitzua eta jantzien serigrafian eta diseinuan lan profesionala eskaintzea da.

Era berean, Kriketa Serigrafiak gizarte-bokazioa du. Hori dela eta, jantzien serigrafian lan profesionala egiteaz gain, hauxe ere lortu nahi dugu:

  • Enplegu egonkorra ahalbidetzea.
  • Langileei lan-baldintza eta ordain duina bermatzea.
  • Kide guztien garapen pertsonal eta profesionala piztea.
  • Ingurumena kaltetzen ez duten ekintzak eta metodoak ahalbidetzea.
  • Lehiaren ordez lankidetza ahalbidetzea.
SARTU formación y empleo REAS EUSKADI